XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

pultsuen egitura - tetanien egitura - kitzikapenaren egitura: 90 tetani, 10s-ko etenaldiez

7. irudia. A tetanus erako kitzikapen kondizionatzailea 90 tetaniz osatua dago, hamar segundoko etenaldiez bereizturik. Tetanus bakoitza 100Hz-tako eta segundo batez dirauen kitzikapen bat da, hau da, 100 pultsuz osaturik dago. Pultsu bakoitzak 0,1 milisegundo dirau eta 10 Volt-tako gainzama elektrikoa ezartzen du. Kitzikapen mota honek nerbio ziatikoko A eta A zuntz motak kitzikatzen ditu, baina ez C zuntzak.

C zuntzek eraginiko eremu potentzialen sakonera - tetanus aurretik - tetanus ondoren - kontrolarekiko % aldaketa - Denbora (min)

8. irudia. ILAren bilakaera lau ordutan zehar. A erako tetanusa 0 denborapuntuan ezarri eta hortik aurrera C zuntzek eraginiko eremu potentzialak ahuldu egiten dira, bere ohiko sakoneraren %50-raino (20 V-tako gainzama). Goiko aldean, nerbio ziatikoari 20 Volt-tako gainzama ezarri ondoren orno-muinean neurtzen diren eremu potentzialak erakutsi dira, bai tetanus aurretik eta bai tetanus ondoren. Ikusi C eremu potentzialen sakonera nola murrizten den kitzikapen kondizionatzailearen ondorioz.

Glutamatoaren hartzaileen antagonisten eragina ILIarengan

NMDA hartzaileen antagonista den D-CPP kitzikapena baino 10 minutu lehenago superfusioz orno-muinean ezartzearen ondorioz, ILIren sortzapena galarazia gertatzen da (9. irudia). Emaitza bera lortzen da I eta II taldeetako hartzaile metabotropikoen antagonista den ezarriz (10. irudia).